XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POEMAK BESTERIK GABE.

Ez dakit maite zaitudan
ez dudalako ulertzen zer den maitasuna,
beldurra ematen didalako hitz horrek,
ez dakidalako zer esan nahi duen,
zein ondorio ekarriko dizkidan
MAITE ZAITUT esateak.

Baina gorputzaren desioak pizturik dirau,
sugarra hemen barnean nabari dut,
sabelean,
erraietan,
ondolean;
maitasuna egin genuenean gau hartan,
gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako,
ondo igaro genuelako,
elkar desiatu genuelako...
ohe biguinaren maindira zurien artean
elkar musuka, elkarri laztantzen
desioan murgildu ginenean.

Honengatik,
ez dakit maite zaitudan,
hitzaren handitasunak beldurtu egiten nauelako,
ez dakidalako non dagoen muga,
noraino iritx daitekeen;
baina ziur esan dezaket,
ekar ditzakeen ondorioen zenbatekoa neurtuz,
inori inolako azalpenik eman behar gabe,
zeure gorputza ondoan nahi dudalako,
zeure eskuak neure bularretan nahi ditudalako,
zeure ahoa nirearen kontra sentitu nahi dudalako,
zeure larruaren beroa nirearen alboan nahi dudalako,
DESI0 ZAITUT
besterik gabe.

AMALUR.